Pepegoteraren plana

Lehenengo Etapa:
BERANGO-BILBO-TRASLAVIÑA-SODUPE 96km. 4h51 min mugimenduan

Goizean arazotxo batzuk nituen lanean eta bidean zegoenez han egon naiz. Nahi baino beranduago atera naiz 11:00ak aldera Euskal Herria tipikoa den egun batean, ipar haizea eta lainoak, bizikletarako ona.

Irudia

Getxotik kontuz ibili beharreko ibilbidea da eta lanegun batean goizean are gehiago, gero Bizkaia zubirako bidean gozatu dut. Zubia pasa eta ezkerraldetik Bilbora. Handik berriz ezkerraldea hartu eta Burdin mendien bide berdera abiatu naiz. Obrak direla eta Da2dek prestatutako bariantetik joan naiz. Ondo dago baina btt kutsua du momentu batzuetan ;)

El Castaños auzoan pintxoa eta kafea hartu ondoren indar berrituta Traslaviñara heldu naiz, kilometro hauek oso politak dira. La herbosa igo eta oso arin Balmasedara jaitsi naiz. Argazkia egin eta Bizkaiko itzulian parte hartzen duten gaztetxoak ikusi ditut.
Balmasedatik Zallara doan bidea oso polita da eta beherantz, gozada. Gero kilometro erraz batzuk, eta Sodupe. Handik etxera, dutxatu, afaldu eta bihar gehiago.

 

Irudia

Bigarren Etapa:
SODUPE-LAUDIO-URDUÑA-MURGIA-LANDA-GASTEIZ 111 km. 6h35 min mugimenduan

Egun luzea gaurkoa!!! Goizean kotxez Sodupera, karabana egon da Leioatik :( 9:20 an hasi naiz Sodupetik. Errepidetik nahikotxo Laudioraino, Okondora igotzen (Garate gaina), pista zati polit bat izan ezik (hori bai 3 zati maldatsu ditu :o ).

Irudia

Laudio-Amurrio zatia oso bide polita da , bide berdetik. Jende asko paseatzen , erreka alboan eta bide erosoa.

Irudia
Irudia

Amurriotik Urduñara igoera nabaritzen hasten da, Saratxon pista zati bat dago aldapa gogorrarekin, errepide zati bat saihesteko. Urduñara heltzen atzeko gurpileko erradio bat apurtu zait, Urduñan ezin da konpondu eta Gasteizeraino ez dago konponbiderik. Jarraitu dezaket.

Urduñan eguerdian beroa somatzen da eta La barrerilla mendatea igotzeko indarra hartzen dut. Urduñatik Landara doan Vasco-Navarro bide berdera 2.mailako errepideetatik doa zati hau, La barrerilla igo ondoren Goiuri dago eta Murgira heldu baino lehen pista polit batetik pasatzen da.

Irudia

Hemendik aurrera errepide txikiak eta partzelariak, baina beti gora behera, gainera beroa eta hego haizea (kontran! … bizikletaz haizea beti kontran ;) )

Irudia

Landara doan bide berdea hartu eta Landatik aurrera urtegitik hurbil doa bidea , apur bat giroa freskatzen. Bidea zoragarria da, bista onak, ahateak, eta bainua hartzeko aukera (gaurkoan ez dut aukerarik izan , erradioa konpontzea nuen helburua eta).
Presatik aurrera oso erraz heltzen da Gasteizera bide berdea jarraituz.vGamarra pasatuta dagoen bizikleta denda batera noa 17:00 etan, zabaltzen dutenean.

Arratsaldeko lehen ezetza, :( , lan asko dutela. Dena den, gizon batek esan dit bere atzetik (bera kotxean) joateko beste denda batera eramango ninduela. Horrela bi gehiago , ezetza. Azken aukera zenean eta Gasteizetik bira osoa eman ostean, baietza  Dendaren izena esango dut eskerrak emateko (Ciclos Carreras), 20 minutuan konpondu dit beste gurpil batetik erradio kentzen. Berari eta gidariari mila aldiz mila esker esan diet :) .

Bizikleta Gasteizen utzi dut, autobusa hartu eta Bilbora. Bihar akuatloia antolatu beharrean nago Plentzian. Igandean gehiago :)

Hirugarren Etapa:
GASTEIZ-AGURAIN-ALTSASU-ETXARRI ARANATZ-ILTZARBE 108Km. 5h 40 min

Bilbotik goiz autobusa hartuta Gasteizen bizikleta hartzen dut eta hiriaren erditik lehen pedalkadak hiria esnatzen den bitartean ematen ditut. Utzi baino lehen zerbait gozaltzen dut eta vasco navarro bide berdearen bila noa.

Irudia

Lehen kilometroak lasai doaz bide berdetik nahiz eta uda honetan egiten ari diren obra batzuk alboko bide batetik bideratzen zaituzten.
Bide berdea agurtu baino lehen oso harizti eta pagadi polit batetik pasatzen da eta ulibarri jauregi geltokian utzi egiten dugu.

Irudia
Irudia

Hemendik Agurainera bigarren mailako bideetatik goaz eroso eta sorginetxe trikuharria ikusteko aukera dugu. Aguraineko kale nagusitik igarotzen gara, ez nuen ezagutzen eta benetan polita da.

Irudia
Irudia

Hemendik Araiaraino partzelarietatik goaz lasai. Araian Bene tabernan, lagun batena, zerbait jaten dut, beroa somatzen hasten da.
La Lezetik hurbil eta Olaztitik pasatzen da Altsasura heldu baino lehen.

Irudia
Irudia

Etxarri Aranatzera doan tarte hau polita da baina bidea lokatza eta harriak ditu, ekarri dudan bizikleta eskertzen da.

Irudia

Etxarri Aranatzen zerbait jan, kafea hartu eta siestatxo baten ostean azken kilometroak egiteko indarberritzen naiz.

Irudia

Lasai hartzen ditut erosoak diren km hauek , gehienak asfaltatuak. Irurtzun ezkerrean bidea utzita Arakil ibaiaen ondoan doa, oso polita. Iltzarbera igotzea besterik ez zait falta.

Irudia
Irudia
Irudia

Ollo bailara oso polita eta lasaia; arratsaldea eta gaua pasatzen dut.

Irudia

Laugarren Etapa:
ILTZARBE-IRUÑEA-LEKUNBERRI-DONOSTIA 143Km. 7h 35 min

Iltzarben ondo eta lasai lo egin ondoren gozaldu barik beheruntz abiatzen naiz, lehenengo km ak ibaiaren ondotik doazen errepidetik dira eta Iruñara pista batzuetatik hurbiltzen naiz.
Irudia
Irudia

Iruñan ibairen ondoan doan bideetatik joaten naiz eta Santo Domingo aldapatik Udaletxera, jendea prest dago ordu batzuen buruean hasiko diren jaietarako.
Iruña ibaitik agurtzen dugu, hiriaren barnean dauden ortuak bisitatuz.

Irudia
Irudia

Atarrabian gozaltzen dut, kilometro batzuk gehiago ditugu ibaiaren ondotik eta gero bigarren mailako errepideak hartzen ditugu Plazaolako bide berdera heltzeko.

Irudia

Atez baialaran belardiak eta basoak zabaltzen dira, zerealak atzean utziz. Jeitsiera politak daude baina gorako joera du bideak.

Irudia
Irudia

Plazaolaren zati honek Lekunberrira hurbiltzen gaitu, ogia erosi, geldialdi txiki bat eta bide berdean jarraitzen dugu Andoaineraino. Oso polita, beheruntz, eroso baina tuneletan kontuz ibili behar da argi asko ez dagoelako eta gehienetan ura dadoelako.

Gaurko egunean egiten duen beroarekin Leitzaran bailara egoteko lekurik hoberenetarikoa da, eguerdian ibaian bainua hartu, jan eta lo-kuluxka egin ondoren bide berdea bailaran uzten dugu eta bidegorriak batuz Donostiaraino heltzen naiz, Morlaneko tunela pasa ostean.

Irudia
Irudia

Donostian argazkia atera , itsasoan bainua hartu eta afaltzeko eta lo egiteko prest nago.

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Egun luzea izan da, 7 ordu baino gehiago bizikletaz.

Bostgarren Etapa:

DONOSTIA-IRUN-SENPERE-BAIONA-HAZPARNE. 135Km 7h35 Min

Egun luzea gaurkoa. Atera bezain laster konturatzen naiz track a ez daukadala ondo kargatua gps an , bakarrik waypointak ditut. Beraz, adi eta astiroago joan behar Iruneraino. Bidegorrietatik Oiartzunera eta hemen Arditurri bide berdea hartzen dugu, apur batez.

Ezkerreruntz doan bidea hartu eta aldapa bat igotzen da, gainean pista bat hartzen da Irunera jeisteko.

Irudia

Irudia

Nahi baino astiroago joan da zati hau eta kontutan izanda etapa luzea dela, egun gogorra daukat aurretik. Irunen kafetxoa hartu eta Hendaiara bidegorrietatik heltzen naiz, Hendaia pasatuta Abaddia n kosta utzi egiten dugu, eta horrela Zokoara barneko bideetatik heltzen gara.

Irudia

Irudia

Irudia

Bertan itsasoa agurtuko dugu: barnerantz goaz ,

Irudia

Azkaine herri polita bisitatzen dugu eta Senperera heltzen gara azken aldapa gogor batzuk pasa ostean.

Irudia

Bertan bainua hartzeko aukera dugu eta geldialditxo bat egiten dut zerbait jateko.

Irudia

Irudia

Senpere aldapa batzuk igotzen agurtzen dugu eta Baionara ibaiaren alboan doan bide polit eta eroso batetik heltzen gara. Haizea kontran dut baina ala ere erraz iristen naiz. Katedraleraino sartu egiten da bidea, argazkia egin eta beste errekatik barnerantz goaz. .

Irudia

Irudia

Laku baten alboan zerbait jan eta Urketa errekaren alboan doan bide oso polita hartzen da. Gero baserri arteko bidexketatik Hazparrenera heltzen gara, beti gora behera. Erosketak egin eta Gite de etape igotzen naiz. Egun luzea, beharbada hemendik aurrera ez ditut etapa hain luzerik izango.

Irudia

Irudia

Irudia

Irudia

Seigarren Etapa:

HAZPARREN-DONAPALEU-MAULE-DONIBANE GARAZI 96, Km– 5h 50 min

Euria goizetik . Hazparren Donapaleu lehenengo zatia bidexkeetatik doa gora behera, eta amaieran, errepidetik.

Irudia
Irudia
Irudia

Zerbait jan eta Maulera abiatzen naiz.

Irudia
Irudia
Irudia

Errepidetik egiten da baina polita eta trafiko barik. Maulen gaztelura igotzen naiz argazkia egitera eta goitik Maule osoko bista izateko. Euria jadanik gelditu da.

Irudia

Oskitz mendatea igotzen da, ez da igoera latza .

Irudia

Jeitsieran sorpresa dator, errepidea utzi eta baserri bideetatik oso jeitsiera polita egin behar dugu. Donibanera trafikoa duen errepide batetik hurbiltzen gara eta Santiago bidetik herrian sartzen gara.

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iparraldetik doan etapa polita, herri lasaiak (lasaiegiak agian), paisaia politak eta bista onak duen tartea.

Zaspigarren  Etapa:
DONIBANE GARAZI-BAIGORRI-ELIZONDO HENDAIA-DONOSTIA 132km 7h50 min

Atzo gaueko paseotxo lasaiaren ostean gaur gosarian indarrak hartzen ditut, aterpetxeko neskari Ibilbideak egitasmoari buruz hitzegiten diodan bitartean. Gaurko etapa berriz luzea da eta ibilbidean ustezko mendaterik gogorrena igo behar dut, Izpegi, (nahiz eta etapa amaieran igo nuen Jaizkibel nirentzat gogorragoa egin zitzaidan).

Hasierako kilometroak Baigorriraino baserri arteko bideetatik egiten da gora behera, aldapa gogor batzuk dituelarik. Paisaia eta lekua gozatzeko modukoa da, denbora guztian Baigorritik gora Izpegi lepoa ikusten da.

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Pedalkadaz pedalkada erritmo onean goruntz noa, behean Baigorri herri eta bailara polita, mendietara hurbiltzen garen bitartean. Igoera polita. Errepideko bizikletan doazen ziklista askorekin gurutzatzen naiz.

Irudia

Lepotik Elizondorako jeitsiera azkarra eta polita dugu. Elizondon ogia erosi, kafetxoa eta pintxoa jan ostean Lekarozetik Latasara, Bertizetik pasata, trafikorik gabeko bideetatik egiten da.

Irudia
Irudia
Irudia

Latasan Bidasoako bide berdea hartuko dugu Hendaiaraino, polita aldapa barik eta lurra batzuetan beste batzuetan baino hobeagoa eta tunel batzuk gurutzatu behar ditugu. Pedalei Bidasoaren soinuaren laguntzaz ematen diegu

Irudia

Hendairara heltzeko egurrezko pasarela eder batetik gurutzatu behar dugu. Eguerdia da eta azken tartean hondartzan emango dudan bainuan bakarrik pentsatzen ari naiz. Bainua eta zerbait jan ostean txalupa hartzen dut Hondarribira pasatzeko.

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Hemen Jaizkibel hasten da, igoera laburra baina ez zitzaidan erreza iruditu, hori bai paisaiak laguntzen du. Behin goian gaudenean jeitsiera azkarra eginda,

Irudia

Pasaia Donibanen gaude. Oso leku polita eta interesgarria. Beste bote bat hartu eta beste ertzera, Pasai San Pedrora, pasatzen gara. Albaola museoa beste baterako utzi egiten dut.

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

eta hemendik Donostiara bidegorriei jarraituz egiten da. Grosen geldialdia erosketa batzuk egiteko eta paseo berritik, portutik eta Kontxatik joaten naiz, Donostiako udako giroaz gozatzen. Donostia, turista eta bertako jendeaz beteta dago, denek eguraldi bikainaz disfrutatzen.

Irudia
Irudia
Etapa luzea bezain polita bukatzen dut.

Zortzigarren Etapa :
DONOSTIA-ZARAUTZ-DEBA-LEKEITIO-GERNIKA-ARTEAGA 111km 6h 50 min

Donostia Igeldo igotzen agurtzen dut, goizean goiz. Gero Oriora jaitsi, Talai Mendirako malda igo eta Zarautz gure oinetan dugu.

Irudia
Irudia
Irudia

Kostaldeko errepidetik Getariaraino, hemen Saiaz Getaria lagunen hotelean geldialdia egin

Irudia
Irudia
Irudia

eta kostaldeko errepidean Itziarreraino jarraitzen dut. Errepidean tarte honetan trafikoa badago, beraz kontuz ibili beharra dago. Itziarren errepidea utzi egiten da eta gora doan bidea hartzen da, gero oso jaitsiera azkarra Debarantz.

Debatik Lekeitiora, Ondarruko tartetxo bat kenduta, kostaldeko errepidetik doa. Ondarrua-Lekeitio tartean ia trafikorik ez dago, gozatzeko modukoa.

Irudia
Irudia
Irudia

Lekeition indarrak hartzen ditut eta Lea ibaiko ibilbidea hartzen dut. Oso ibilbide polita Lea ibaiaren alboan doana, dena den, beroak eta malda batzuk sufriarazten didate.

Topatzen ditudan bi tarteetan bizikletatik jaitsi behar izan dut, ibilbide osoan bakarrak.

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Arbazegin Sindikatu tabernan kafetxoa eta ura edatera gelditzen naiz. Etaparen azken kilometroak errepide polita eta lasai batetik egiteko prestatuta dago. Lea ibaiko ibilbidea eta Arratzutik doan errepide zatia oso politak dira.

Irudia

Gernikan ibaiaren alboan Kortezubira doan bide berria hartu eta enbatarekin batera Arteagara heltzen naiz.

Irudia

Bederatzigarren Etapa:
ARTEAGA-FORUA-BERMEO-BAKIO-BERANGO 59km 3h40min

Goiz hasten ditut transibilbidearen azken kilometroak. Lasaia, goZatzeko asmoz suabe noa. Atzoko bidea jarraitzen dut Gernika inguruan dagoen pasarelaraino, hemendik Forura pasa eta Bermeora, ia errepidea ikutu barik .

Irudia
Irudia
Irudia

Askotan pasatu naiz hemendik , beti errepidetik, baina bidegorriek eta bideek ematen duten aukera Urdaibaiko biosfera erreserbaren zati hau ezagutzeko paregabea da. Bide batzuetan kontuz ibili beharra dago, estuak direlako eta gure norabidean debekatuta dago zirkulatzea.

Irudia
Irudia

Mundakan kafetxoa hartu eta Bermeo-Bakio errepidetik egiten da, Gaztelugatzeko Donienearen inguruan errepide zaharretik egiten da eta Eneperin kostaldetik doan bide bat hartzen da. Bistak paregabeak dira.

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Irudia

Bakio-Butroi tartea errepide lasaietatik egiten da, lehenengo mendatetxo bat igotzen da eta gero behera eta lauan egin beharko dugu gaztelura heltzeko.

Hauek askotan erabiltzen ditudan bideak dira, gaur ordea turista begiekin ikusten ditut.

Irudia
Irudia

Hemendik Urdulizera bidexketatik egiten da eta Sopelatik aurrera bidegorria hartzen da.

Irudia
Irudia

Egunik laburrena, eguerdirako bukatu dut, ibilbide osoari errepasoa egiteko aukera eman dit. Berriro etxean, bueltan nago, Euskal Herriko hiriburuak batzen dituen ibilbide zoragarri hau egin ostean.

Advertisements