Ekimenaren oinarriak

Trans Euskal Herria Ibilbideak (mendi txirrindularitza)

Zertan datza?

Ibilbideak egitasmoaren komunitateak distantzia luzeko ibilbideak auzolanean sortzea.

Jatorrizko ideia

Trans Euskal Herria Ibilbideak ekimenak Ibilbideak egitasmoaren ezaugarriak aintzat hartuz, Transandalus ibilbidearen antolaketaren moldaketa izan nahi du.

Trans Euskal Herria Ibilbideak (mendi txirrindularitza): Euskal Herriko naturgune nagusiak lotuko dituen mendi bizikleta ibilbidea.

Helburuak

  • Euskal Herrian erreferente izango den distantzia luzeko mendi bizikleta ibilbidea sortzea.
  • Ibilbideaken kalitate oneko edukia partekatzea.
  • Ibilbideak auzolanen sortzeko prozedura erabilgarria ezartzea.
  • Ibilbideaken komunitate sena indartzea.

Sortzeko prozedura

  1. Egitasmoa zabaldu, helburuak eta prozedura azaldu.
  2. Egile taldea sortu.
  3. Ibilbidearen ezaugarri garrantzitsuenak, nori zuzenduta dagoen, bideak eta jomugak aukeratzeko irizpideak adostu.
  4. Helmugak, ibilbidearen tarteak eta tarte bakoitzaren lan taldea adostu.
  5. Lan dinamika adostu: formatuak, lan tresnak, hizkuntza…
  6. Tarte bakoitzaren ibilbidea eztabaidatu.
  7. Tarte bakoitzaren ibilbidea onartu hangout batean.
  8. Landa probak-kedadak tarte bakoitzaren ibilbidea onartzeko.
  9. Ibilbide orokorrean tarte bakoitza txertatu.
  10. Tarte bakoitzaren interesguneak sortu POI egitasmoan.

Ibilbidearen ezaugarriak adosteko hasierako proposamena

A) Nori zuzenduta: mendi txirrindulariak maila fisiko eta tekniko aurreratua izanik, egun batzuetako ibilbide batean interesaturik daudenak.

B) Helmugak aukeratzeko irizpideak

  • Borobila.
  • Euskal Herriko naturgune nagusiak lotzen dituen ibilbidea.
  • Euskal Herri barnean, baina salbuespenak onartu daitezke, beti ere muga barnean daudenak baina aukera hobeak badira.
  • Hirietan dauden helmugak sahiestea, beste Trans Euskal Herria Ibilbideak ekimenetan sartzeko (oinez, errepide bizikleta, zikloturismoa, irristaketa, piraguismoa…).
  • Bide zuzen eta helmugen interesaren arteko oreka.

C) Bideak aukeratzeko irizpideak (ez derrigorrez baina bai ahal bada):

  • Jabego pribatuetatik kanpo
  • Babes guneetako arauak errespetatu
  • Oinezko edo animaliekin elkarbizitza arazoak edo trafiko mortunagatik arriskuak sor ditzaketen bideak sahiestu.
  • Bizikletaz (benetan). Bide bat bizikletaz zeharkatu daitekeela esango dugu eskatzen duen ahalegin fisiko edo teknikoa ikaragarria ez bada. Horrela izan behar da lurra bustia edo lehorra izanik edo suspentsiorik gabeko bizikleta batekin eta zorroak eramanda.
  • Kanpoko laguntzarik gabeko egun batzuetako ibilbide batentzat.
  • Asfaltotik kanpo.
  • Hobeto naturan hiri-herrietan baino.
  • Bailara aldaketa hobeto lepo batetik tontor batetik baino.
  • Bi ostatuen arteko gehienezko distantzia 60 km.
  • Atakak saihestea.
  • Bi aldiz toki beretik ez pasatzea.
  • Markaturiko bideak aprobetxatu.
  • Sasiengatik edo naturaren eraginez erraz itxi daitezkeen bideak saihestu.

Sortuko ditugun produktuen formatoak eta lizentziak

Tarte bakoitzean ibilbide proposamen bat sortu behar da GPX formatoan, aurrerago interesguneak ere bai. Argazkiak jpg formatoan eta 1920×1080 erresoluzioan (edo handiago bat baina ahal den hurbilena).

Publikoki partekatu nahi ditugun argazkiak talde honetan egingo dugu: http://www.flickr.com/groups/tib_btt/

Bideoak 1920×1080 erresoluzioan. Testuak badaude euskaraz eta gaztelaniaz.

Produktu guztien lizentzia CC by-nc izango da.

Informazio mapa

Mantenurako erabakiak adosteko prozedura

1.- Ibilbideak egitasmoaren webguneko foroan ekimena aldatzeko edo hobetzeko plazaratuko diren proposamenak eztabaidatu eta adostuko dira prozedura honen bitartez.

2.-Proposamen berri bat azaltzen denean, koordinatzaileak horren berri emango du “Adosteko erabakiak / Decisiones a acordar” gaian.

3.- Adostu behar diren erabakien berri izateko, “Adosteko erabakiak / Decisiones a acordar” gaiaren harpidetza egitea gomendatzen da.

4.- Erabakiak bi motakoak dira:
A) Ibilbidea jarraitu ahal izateko beharrezkoak izango direnak: ibilbidean sortutako arazoak-ibilbidearen aldaketak, ostatu gabezia etapa bukaeretan-etapa aldaketak…
B) Daukaguna hobetzeko proposamenak: latz aldaera gehiago, eskaintzen den dokumentazioan aldaketak…

5.- Erabakiak ibilbidea korritu dutenen artean adostuko dira. Horretarako, zerrenda honetan ibiltariaren izena azaldu behar da.

6.- Ibiltari guztiek boto bana izango dute, salbuespen hauekin: aurreko erabakietan parte hartu ez dutenek boto erdia izango dute; ibilbide osoa korritu dutenek bina boto izango dituzte.

7.- Gai bat onartua izateko, aldeko botoak kontrakoak baino gehiago izan behar dira.

8.- Erabakiak onartzeko “Adosteko erabakiak / Decisiones a acordar” gaian proposamena hilabete lehenago argitaratua izan behar da. A) motako erabakietan, proposamena argitaratu bezain laster behin-behineko irtenbidea bilatuko da eta horrela argitaratuko da. Behin-behineko irtenbide hori hilabetearen ondoren ontzat hartzen bada, behin-betiko bihurtuko da.

Advertisements